top of page

hitzaldiak

Babesguneak urperatzen

La Arenako hondartzatik (Muskiz) hasi eta Barrako hondartzaraino (Angelu), 250 kilometro inguru luze da gure kostaldea. Itsasoak bertako paisaia eta ohiturak zizelkatu ditu aspaldidanik. Egun ere, Euskal Herriko populazioaren  %80a itsasertzeko gune urbanoetan bizi da. 

 

Itsaso eta ozeanoetako guztizko azaleraren zati txiki bat izan arren, itsas-espezieen %90 biltzen du kostaldeak. Mehatxuak ere, hamaika ditu, ordea: klima-aldaketa, kutsadura, arrantza industriala…Kostaldeko aniztasun biologikoaren jarraipena egitea funtsezkoa da ekosistemaren egoerari tenperatura hartu eta babes-neurriak proposatu ahal izateko. Modulu honetan lan horretan diharduten bi gonbidatu izango ditugu. Nola eta zein helbururekin babestu ozeano eta itsasoak baina? Gizarteak kostaldeko eremu babestuen inguruan duen pertzepzioa eta eremu hauek ingurumen-hezkuntzan nola baliatu daitezkeen azalduko digu azken gonbidatuak.

Zumaia.png

Genetika:
itsas-ekosistemen kudeaketa hobetzeko tresna.

Naiara
rodiguez
ezpeleta

 

Euskal Herriko Unibertsitatean Biologian lizentziaduna eta Montrealgo Unibertsitatean (Quebec, Kanada) biologian doktorea denak, 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ekologia eta eboluzio molekularrean, eta datu masiboen analisian bioinformatikaren bidez.

 

Ezagutza horiek hainbat esparrutan aplikatzeko lan egin ondoren, 2011z geroztik AZTIn ikertzaile gisa lan egiten du, eta itsas ingurunearen eta bere baliabideen kudeaketa hobetzeko tresna genetikoak garatu eta aplikatzen ditu.

Naiara_rodriguez.png
ibon_cancio.png

Itsasargi molekularra kostaldeko bioaniztasunaren ikerketan fokatua

Ibon
cancio
uriarte

Biologoa. Bakioko Panadiene baserriko semea. Mikroskopia Elektroniko Biologikoan masterduna (Galeseko unibertsitatea, 1993) eta Europa mailan doktorea (EHU, 1998). Egun Irakasle osoa Zelulen Biologia arloan EHUn eta “zelulen biologia ingurumen toxikologian” taldeko ikerlaria Plentziako Itsas Estazioan (PIE-EHU) zeina Europako itsas baliabide biologikoen Ikerketa Azpiegiturako (EMBRC) parte den. Bere ikerketa lerro nagusiak arrainen sexu desberdintzapenaren biologia zelular eta molekularra eta honek toxikologian izan ditzakeen aplikazioak dira.

 

Azken urteotan teknika molekularrak baliatzen ari da itsasoko bioaniztasuna ikertzeko asmotan.

itsas-alfabetatzea:
Ozeanoa ezagutarazten hezkuntza
ekosozialaren eskutik

Irati_Diez.png

Irati
diez
virto

Biologian graduatu zen, eta Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Masterra egin zuen gero. Alor hori jarraituz hainbat erakundetan egin du lan, besteak beste, AZTIn, Doñanako Estazio Biologikoan (EBD-CSIC) eta Plentziako Itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU).

 

Gaur egun Zientzia Esperimentalen Didaktika ikerketa-taldearekin ari da lankidetzan, eta zientziaren dibulgazioan ere badabil.

bottom of page