top of page

hitzaldiak

espezieen bIrsartzeak:
biodibertsitatea eraikitzen

Espezieen birsartzea, organismoak bizirauteko eta ugaltzeko aukerak dituen ingurune batean espezie bateko indibiduoak askatzean datza. Honen helburua, dibertsitate genetiko handikoa eta osasuntsua den populazio bat ezartzea izan ohi da, bertan dagoen populazioa urria delako edota guztiz desagertu delako. Honela, giza presentzia dela eta desoreka batean dauden ekosistemek oreka hori berreskura dezakete, bizidunen arteko interakzio sarean falta diren piezak berrezarriz.

Horrela bada, espezieen birsartzea aukera eta arazo anitzak ekar ditzakeen prozesu bat da eta horietatik asko ikasi dezakegu espezie ezberdinek beraien ekosistemetan duten garrantziaren eta “funtzioaren” inguruan. Modulu honetan, Euskal Herriko naturagune ezberdinetan egin diren birsartze proiektuei buruz hitz egingo da, bertako arrakasta eta erronkak azpimarratuz. Horrela, bizidun talde anitzen birsartzeari buruz jardunez, kontserbazio prozesu honi buruz ikasteko gai izango gara. 

Espezieen birsartzea kontserbazioaren atal garrantzitsu bat da baina birsartze honen helburuak betetzeko kontutan hartu behar diren faktoreak anitzak dira oso. Hala nola, bertako klima, elikagai kopurua edota ekosistemako beste bizidunekin izango dituzten interakzioak birsartze prozesu arrakastatsu bat oztopatu dezaketen faktoreak izan daitezke. Horrez gain, askatu nahi diren espezieak bertakoak diren ala ez definitzea zaila izan daiteke batzuetan, fidagarritasun urriko zita eta iturri bibliografikoak bakarrik baitaude espezie batzuen inguruan.

Geum.png
edorta_edited.png

10 urte hegazti ikoniko batekin lanean.
Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektua Urdaibain, 2013-2023

edorta unamuno miranda

Edorta Unamuno Miranda EHU-tik lizentziatutako ekosistemen biologoa da. Hamarkada bat baino gehiagoz, Lurraska Baserri Eskolan ingurumen hezkuntzako proiektuen koordinatzaile izan zen. 2004tik 2012-ra Urdaibai Bird Center-aren sorkuntza eta prestaketa lanetan parte hartu zuen.

 

Gaur egun, hegaztiak, migrazioa eta beraien habitatei buruz diharduen zentro honetan, ikerketa, dibulgazio eta hezegunearen kudeaketan teknikari eta koordinatzaile lanak aurrera eramaten ditu. Hamarkada luze batez arrano arrantzalearen birsartze eta monitorizazio programa burutzen dabil Urdaibaiko hezegunean.

miel mari.png

Hartz arrea pirineoetan
arrakastak eta hobekuntzarako aukerak

miel mari
elosegi
irurtia

Miguel Mari Elosegi Irurtia biologo eta baso teknikari leitzatarra da eta 15 urtez basozaina izan da. Osatutako proiektuen artean sai zuri, sai arre, arrano beltz eta belatzak ikertzen aritu zen urteetan zehar, zentso eta kontserbazio lanak egiten. Horrez gain, Pirinioetako Hartz arreari buruzko lan pare bat ditu plazaratuak Elkar eta Pamiela argitaletxeekin.

 

Azken urteetan ingurugiro teknikari lanetan dabil nafarroako gobernuan, besteak beste hartzaren kudeaketan lan egiten.

maddi.png

mehatxatutako landareen kontserbazio lanak
ex-situ eta in-situ

geum rivale-ren kasua

maddi
otamendi
urbiztondo

Biologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2014) eta Biodibertsitatearen Kontserbazioaren eta Gestioaren Biologian espezializatua Bartzelonako Unibertsitatean (2015). Landareen ex situ kontserbazio-jardueretan eta flora mehatxatuaren jarraipen zein kultiboan lan egiten du.

 

2016. urtetik Aranzadiko Botanika sailean dihardu eta gaur egun Landareen Euskal Germoplasma Bankua kudeatzeaz arduratzen den talde teknikoko kidea da.

bottom of page