top of page

Mahai-Ingurua

Natur ingurunearen kontserbazioa XXI. mendeko gizartean

Bizimodu azeleratuko garaietan, zeina zaurgarritasunak karakterizatzen baitu hobekien, nekez lor daiteke patxada aldi honetako eztabaidagai nagusiei heltzeko. Gizakiaren eta naturaren arteko harremana auzi potolo horietako bat, eta inguruarekiko konprometitutako herritar moduan, bete-betean eragiten digu. 

 

Zergatik da garrantzitsua natur baliabideen kontserbazioa? Zein arrisku du inguruaren aisialdirako erabilerak? Turistifikazioak gure lurraldea eralda dezake? Zein erregai izango da etorkizuneko motorra eta nola eskuratuko dugu Euskal Herrian?  Azpiegitura handiek lurraldea ardaztu dezakete ala xehetu egiten dute? 

 

Gure bizimodua interpelatzen dute arestiko galderek, are gehiago haien erantzunek. «Natur ingurunearen kontserbazioa XXI. mendeko gizartean» izenburupean, tamainako eztabaidagaiaren neurriko hausnarketa bideratzen saiatuko gara. Bidelagun izango ditugu zeregin horretan profil anitzetako adituak, nork beretik heltzeko mamiari.

Aitziber-Sarobe.png

aitziber
sarobe
egiguren

Biologian doktorea, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko ikertzaile eta irakaslea da zientzien didaktikan.

 

Gaztetatik Arkamurka natura-taldeko kide eta ordezkari izateaz gain, Naturkon Gipuzkoan natur talde eta talde ekologisten bozeramailea da makina bat forotan.

Arturo Elosegi.png

arturo
elosegi
irurtia

Biologian doktore, ekologia irakasle, ibai-ekologian aditua. Hainbat ikerketa proiektu gidatu izan ditu, giza-jarduerek ibaietako biodibertsitatean eta ekosistemen funtzionamenduan duten eragina aztertuz.

 

Kudeatzaileekin lanean aritzen da, bereziki naturaren kontserbazioan eta ibaien leheneratzean.

Unai_Pascual.png

Unai
pascual
Garcia de Azilu

Unai Pascual Garcia de Azilu IkerBasqueko ikerketa-irakaslea da 2011tik Klima Aldaketaren Euskal Zentroan (BC3). 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen ekonomialari ekologikoa da gizarte-zientziak eta natura-zientziak lotzen saiatzen dena, sistema sozioekologiko konplexuak ulertzeko.

 

Ingurumen aldaketa globalaren, ekonomiaren eta gizarte auzien arteko loturak aztertzen ditu, betiere iraunkortasunaren zientziaren esparrutik. Mundu mailako diziplinarteko zientzialari aipatuenen zerrendetan ageri da.

Asier
gutierrez
lasa

2013-2015 Ingurumen hezkuntza eta kontroleko goi zikloa ikasi zuen. Urte horietan ohartarazi zen zer nolako garrantzia zuen naturak gizartearentzat, eta bere kontserbazioaren eta informatzearen garrantziaz. Ingurumen Zientzia ikasi zuen  Granadako Unibertsitatean (UGR). Ondoren Energia Berriztagarrietan espezializatu zen Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean (VIU).

 

Cedernarako jasangarritasun teknikari eta Hirustan ingurumen hezitzaile moduan egon ondoren, egun Goienerren dabil lanean. 

asier.png
bottom of page