top of page

TALDE ANTOLATZAILEA

Natur Zientzien V. Topaketa antolatzeko, Euskalnaturako hainbat kide bildu gara, biologiako eta ingurumen zientzietako ikasle ohiak eta egungoak. Elkartea 2007an sortu zen, eta ekintza askoren sustatzaile izan da ordutik: argazki erakusketak, mendi zeharkaldiak, hitzaldiak… Bestalde, UEUren Natur Zientzien sailaren ardura ere badu, eta harekin elkarlanean antolatzen dira udaberriko, udako eta udazkeneko ikastaroak, baita topaketa hau bera ere. 

Ana Garcia_edited.jpg

Ana Irene Garcia del Bao

Donostia, 1996

Zaraitzu ibaiak leuntzen ditu nire hormak eta fintzen ditu nire formak. Harroilaren handitasunak txiki sentiarazten ditu sakonean daudenak, eta handi berriz, zeruko jabe direnak

IMG_9494_edited.jpg

Libe Martinez de Rituerto Zeberio

Tolosa, 2001

Maite du Aralarko Mailopean txiki zein gainean handi sentitzea, pagadi zabaletan basoa entzutea edota belardietan etzan eta mundua biraka sumatzea. Gogoan izan ohi du Aralarko larreek gizakiak ezarritako mugak lausotzen dituztela

etxebe_edited.jpg

Mikel Etxeberria Okariz

Beasain, 1994

Itzala eta lainoa ditu maite, ura eta baso zabalak, ur negarrak eta ibai burrunbatsuak. Maite du Orhiren babesean promenatzea, urtaro guziz. Baso jori eta aberats bakarra du amets isurialde bientzako

Leire_edited.jpg

Leire Mendiola Zabaleta

Legazpi, 1999

Araba hego ekialdeko amezti zabalek liluratzen dute. Inguruko baso misto eta hezeguneetako sekretuen bila ibiltzen da gero. Sinetsita dago Muela eta Soila arteko ibaiak nola arrakalak leunduz bide berriak josi daitezkeela.

Aitor_edited.jpg

Aitor Salaberria Oiartzabal

Lezo, 1994

Amets eztietan Jaizkibelgo ameztietan barrena ibiltzen da. Esna denean, berriz, haitzaren gibeleko hareharrizko zirrikituak bisitatzen ditu, kostaldeko izakiei diosala egin, eta kresalaz blaituta itzultzeko

IMG-20211126-WA0071_edited.jpg

Unai Ormazabal Santa Cruz

Andoain, 1996

Leitzarango erreka bazterrak sorburu, martin arrantzalearen abiadan dabil. Geldiezein, ozen egiten du txistu. Oraindik ez du asmatu hegaldiaren norabidea, ez dio axola, ur ertzeko parajeak baititu unean uneko helburu.

Beñat_edited_edited.jpg

Beñat Arroyo Egizabal

Lasarte-Oria, 1996

Mendebaldeko azken euskal harritik agurtzen du eguzkia, Ordunteko mendiak ortzimugan, eta Karrantzako herri eta harri galduen gainean. Lurrak kareharritan idatzitako istorioak irakurtzea du gustoko, ahaztutako aroetako izaki eta altxorrak ezagutzeko

en edited.png

Euskal Natura

Luzia Urkiola_edited.jpg

Luzia Urkiola Azpiazu

Gabiria, 1999

Beriaingo haize boladak sumatu ditzaket begiak ixtean; Urbasako zirrikituak atzean utzi eta aireratu berri den ur emari ederra astintzen duena, uraren ibilguko pagoen hostoak dantzan jartzen dituena… hauspotzen nauena...

ueu%20edited_edited.jpg

Udako Euskal Unibertsitatea

bottom of page